LA CUERDA TEATRO "EULI DANTZA" - ANTZERKI AROA - ENTNAE (PAMPLONA)
Gertaera bat. Leku bat. Kasu honetan, auzotar komunitate bat. Atso baten gorpua topatu dute astebetera. Bizilagunetako batek, bereziki hunkituta, bere etxean bizilagunen bilera bat antolatzea erabaki du, beilaldi moduan. Ezusteko eta nahieztako bilera bat, non batzuk eta besteak egotera derrigortuta sentitzen diren. Hildakoa bera, Violeta, eta aipatutako bizilaguna, Kontxita, dira bilera ero honen joan-etorriak kontatuko dizkiguten protagonistak. Bilerara etorritakoek, berriz, ikusi nahi ez eta, nahiago dute euliek bezala zirkuluan bueltaka ibili, intentzio onen gainetik. Tira, heriotza tragikomiko bat. Komedia beltz honek gaur egungo une bati buruzko gogoeta egiten du, eta adierazten komunitate kontzeptua batzuetan lausotu egiten dela agendetako hainbeste notaren artean, eta ez dela erraza konpromisorako eta besteen zaintzarako tartea bilatzea.
Zuzendaritza: Getari Etxegarai
Zuzendaritza laguntzailea: Aitor Borobia
Autorea: Maider Lekunberri
Aktoreak: Maider Lekunberri y Maitane Perez
Jantzi diseinua: La Cuerda Teatro
Argi diseinua: Lívory Barbez
Eszenografia diseinua: Silbia Idoate
Soinu-espazioaren sorkuntza: Santi Noriega
Irudi diseinua: Micha Macando
Argazkiak: Hodei Unzueta
Bideoa: Akari Films
Banaketarako aholkularitza: Quiero Teatro. Belén Álvarez.
Ekoizpena eta banaketa: La Cuerda Teatro
IRAUPENA: 85’
HIZKUNTZA: Euskera.
PUBLIKOA: Helduak