01 Ene 2026 11:00 - 01 Mar 2026 20:11
Lun. Mar. Mie. Jue. Vie. Sab.

Fluxu 2025 - Circuito de Arte Contemporáneo en Navarra

Organiza / Publica:
Gestor10_profile_picture
Gestor10
Precio Entrada
0
/
Evento ONLINE
No
Sobre el evento

Fluxu hitza latinezko “fluxus” hitzetik dator, eta jariatzea esan nahi du. Kontzeptu hori honako ideia honekin lotzen da: lurraldean barna ibiltzea, bidaiatzea, toki batetik beste norberaren buruari eramaten uztea. Eta hori guztia, ezustekoak, topaketak eta esperientzia positiboak eta esanguratsuak biltzeko, gure bizitza aberasteko. Errepide, zubi eta bide andana ezkereskuin, ibarrak, eskualdeak eta udalerriak komunikatuz. Nafarroako natura-, ondareeta kultura-inguruneaz gozatzeko aukera ematen digute. Bestalde, artejarduna proposamenen arintasunak, jariakortasunak definitzen du, diziplina, estetika eta oinarri desberdin eta azkenik gabekoak kontuan hartuta. Era berean, ezin konta ahala izanen dira arte garaikidera hurbiltzeak dakarren lilura esperimentatzen duenaren oroitzapenak, irakurketak eta interpretazioak.

Fluxu proiektuak ekintzak aktibatu nahi ditu lurraldeko hainbat tokitan, gizarte-eragileen, elkarteen, kolektiboen, ikastetxeen eta, oro har, herritarren topaketa eta ekarpena bultzatzeko. Horretarako, artea tresna ezin hobea da elkarrizketara eta parte-hartzera gonbidatzeko.

Proposatzen dena da artelan bat edo multzo txiki bat udal-espazioetan aldi baterako erakustea. Kasu batzuetan, proposamen artistikoak lankidetzatailerretan sortuko dira. Artea gozamenerako eta inklusiorako gunea da, hausnartzeko, askatasunez sentitzeko, entzuteko eta irudimena zabaltzeko. Fluxu proiektuaren edizio honetan, proiektu osoaren aterki kontzeptuala zatikakotasunaren inguruan dago lotuta. Gure pertzepzioa beti da errealitate handiago baten zati. Bestetasunari buruz dugun kontzeptua. Zatikatutako irudien kontsumoaren aro digital honetan iristen zaigun informazioa. Ispilu baten bidez ikusten dugun gure isla, bizi dugun munduaren nozioa, ematen ditugun iritziak, gure herrietako kaleen ikuspegia... hori guztia errealitatearen zati da. FLUXU proiekturako hautatutako artelan guztiek lotura zuzena edo zeharkakoa dute zatikatzearekin.

Descargas
Categorías
Cultura / Arte
Información del evento
Teléfono
Whasapp
Aforo:
Lugar (sitio llamado comúnmente)
Pamplona/Iruña
PAMPLONA/IRUÑA
Observaciones
Cómo Llegar